Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Kutxa

 
contacto

Aulas Kutxa Kultur Gelak 2016-2017

Aulas Kutxa GelakUrtero bezala, Kutxaren Gizarte Ekintzak zure esku jartzen du aisialdi eta kulturako programazio zabal eta askotarikoa; Kutxak Tabakalerako 4. solairuan dituen instalazioetan gauzatuko da programa. 

Jarduerak 2016ko irailean hasiko dira eta 2017ko udaberria arte luzatuko dira.

Aurtengo programan Class Zigiluarekin sartu dira zenbait jarduera. Class bestelako lantegi edo tailerren programa bat da, parte-hartzaileen artean giro berezia sortu eta espiritu urratzailea duen sorkuntza-talentua sustatzen duena. Kutxa Kultur Gelak multzoan sartua, programak aire freskoa ekarri eta ohiko proposamena aberasten du.

Deskarga ezazu hemen jarduera liburuxka (pdf formatuan)

Jarduerak 18 urtez gorakoentzat dira eta horien artean gogokoen dituzunak aukeratu ahal izango dituzu.
Kutxaren Gizarte Ekintzak diruz laguntzen ditu jarduera hauek, eta prezio murriztua eskaintzen die Kutxabankeko bezeroei. 

Udaberriko jardueretan izena emateko datak: 2017ko urtarrilaren 9tik 22ra.

 Zalantzak, bajak eta iruzkinak: kutxakulturgelak@kutxa.eus

 

GARRANTZITSUA!
 

► Udaberriko jardueretan izena emateko datak: 2017ko urtarrilaren 9tik 22ra.

► Eskatzen duzun jarduera bakoitzerako eskaera bat bidali behar duzu. Matrikula pertsonala eta besterenezina da.

Urtarrilaren 26an emango da argitara postuen esleipena, eta urtarrilaren 30ean baieztaturiko jarduerak kobratuko dira. "Emandako lekuak begiratu" atalean aurkituko duzu informazioa zure NAN sartuta.
Zure egoera honelakoa izan daiteke:

  • Baieztatuta: postua esleituta duzu.
  • Ezeztatuta: jarduera ezaztatuta egin da, ez zegoelako gutxieneko matrikula kopururik.
  • Erabaki gabe: jarduera gauzatzeko erabakia gutxieneko matrikula kopurua lortzeko zain dago. Izena emateko epea zabalik dago eskaera berrietarako.
  • Itxarote-zerrenda: zure eskaera itxarote-zerrendan dago bete egin direlako jarduera honetarako postuak.

► Jarduera  kobratu ondoren, baja izanez gero ez da matrikularik itzuliko.

► Izena emandako pertsona guztiek jasoko dute mezu elektroniko eta SMS bat, beraien eskaeraren egoeraren berri emanez. Itxarote-zerrendan geratzen direnekin, postuak libre dauden neurrian joango gara harremanetan jartzen.

► Berretsitako jarduerak hasteko egunen inguruan, gaiak eskatzen duenean, lehenengo egunerako behar den materialaren eskuliburua edo/eta informazioa deskargatu ahal izango da. Horretarako, zure NAN sartu beharko duzu.

Buscador de solicitudes

Bolivia: kultura, historia eta natura 2016-11-29

    Herria Lekua Hizkuntza Ordutegia Egunak Hasiera data Amaiera data
    * Izartxoa jarduera berri bat esan nahi du

Menú de pie de página

Cookien politika

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, erabilerraztasuna hobetzeko eta zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko. Saioarekin aurrera egiten baduzu, horien instalazioa onartzen duzula joko da. Konfigurazioa aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu gure Cookien Politika.