Gira tu dispositivo a modo "landscape"

 

Zorro Delegatuak

Galdetu gehiago jakiteko

Gure eskarmentu, ezagutza eta fidagarritasuna, zure esanetara.

 

Kudeatzaile adituez osatutako profesional-talde bat daukagu, ziurtagirien bidez bermatutako jarrera eta ezagutzak dituztenak. Kudeatzaile horiek txikizkako bankako eta banka pertsonaleko bezeroei aholkularitza alorreko zerbitzuak eta kudeaketa espezializatua eskaintzen diete. Kutxabanken seriotasunarekin, hain zuzen ere, estatuko finantza-sistemaren erakunderik kaudimentsuena, parte hartu duten Espainiako 10 erakundeen artean, Europako Banku Agintaritzaren gardentasunari buruzko ariketan.

 

icono 1 carteras delegadas icono 2 carteras delegadas icono 3 carteras delegadas

Kudeaketa aktibo eta malgua

Gardentasuna eta komunikazioa

Zerbitzua erabilgarri 30.000 eurotatik aurrera.

Zorroa osatzen duten fondoak aldatzen ditugu, zure inbertsioa une bakoitzaren arabera egokitzeko. Zuhurtziaz, baina modu aktiboan. Behar duzun informazio guztia: hilean behingo eta hiru hilean behingo txostenak, kudeaketa pertsonala telefono, bulego edo posta elektronikoren bidez.

Eta berehalako aldizkako ekarpenak egiteko aukerarekin, hileko 100 euro edo gehiago ordainduta.

 

Nola funtzionatzen du zorro delegatuen zerbitzua?

 

Bezero inbertitzailearen profila zehazten dugu.

 

Neurriko inbertsioa proposatzen dugu.

 

Egokitasun-testa egiten dugu. Haren bidez, lau profil ezartzen dira, zenbait irizpidetan oinarrituta: errentagarritasuna, arriskua, segurtasuna... Horrela, zure beharrizan eta helburuen arabera Zorro egokiena eskaini ahal izango dizugu.

 

 

Kutxabanken, munduko zenbait eskualdetan proportzio desberdinetan inbertitzen duten Zorroak prestatzen ditugu. Errenta Finkoa, Errenta Aldakorra, Dibisa… Europan, Japonian eta herrialde emergenteetako beste hainbat merkatutan Zorro bakoitza inbertitzaile-profil jakin bati dagokio.

 

  Ondare
Zorroa
Bilakaera
Zorroa
Errendimendu
Zorroa
Inbertsio
Zorroa
Zorroaren arriskua Ertaina

Ertaina

Handia Oso Handia
Inbertitzailearen Profila Moderatua Orekatua Ausarta Arriskuzalea
Gomendatutako gutxieneko epea 3 urte 4 urte 5 urte

6 urte

 

Berrikuntza! Bilakaera Zorroa eskaintzen hasi gara.

Aukera berri hau, Ondare eta Errendimentu Zorroaren artean kokatuta dago. Horri esker, malgutasun handiagoarekin jokatu ahal izango dugu inbertsioa unean uneko helburu desberdinen arabera egokitzeko.

Profesional adituek aukeratzen dituzte zorro bakoitza osatzen duten inbertsioak, merkatuaren inguruan dugun ikuspegian oinarrituta. Inbertsio horiek zenbait arrisku-mota izan dezakete (merkatu-arriskua, kreditu-arriskua eta kontrako alderdi-arriskua, likidezia-arriskua, dibisa-arriskua eta merkatu emergenteen berezko arriskuak). Inbertsioetan onartutako arriskua aukeratutako fondoen eta une bakoitzean merkatuak duen egoeraren araberakoa izango da.

 

Datuek erakusten dutenez, kudeaketa profesionalaren bidez emaitza hobeak lor daitezke.

Dibertsifikazioa eta denboran inbertsioa banatzeko era munduko ekonomiak azken urteotan bizi izandako une zailak gainditzeko funtsezkoak izan dira.

Kudeaketa-eredua errenta aldakorraren eraginpeko tarteetan oinarrituta dago. Horri esker, azkar erantzun ahal diogu merkatuen errealitate aldakorrarri.

 

Iraunkortasunaren arloko informazioa

Zorro Delegatuetan, inbertsioak kudeatzen dira ikuspegi global batekin; hau da, kontuan hartzen dira, finantza-irizpideak ez ezik, baita IGG irizpideak ere (ingurumen, gizarte eta gobernantza-irizpideak). Izan ere, Gizartearekiko Inbertsio Arduratsua da erakundeak inbertsio-alorrean erabakiak hartzean egiten duen apustu sendo bat, bai hautatzean bai arriskua kudeatzean.

Horretarako, erabiltzen ditugu:

 

Esku onetan egotearen bermea.

Gure bezeroei laguntzeak merkatuan inbertitzeko aukerarik onenak bilatzea eta aukeratzea eskatzen du.

 

Gardentasuna eta erantzukizuna Kutxabanken identitatearen osagarriak dira.

Hori dela eta, honako alderdiei lotutako kostuak banakatuta azaldu behar dira: alde batetik, Zerbitzu beraren kudeaketari dagozkionak; eta bestetik, Zorroak osatzen dituzten Inbertsio Fondoen Erakunde Kudeatzaileen komisioarenak.

 

Zorroen Kudeaketa Diskrezionaleko Zerbitzua

Urteko %0,35eko kostua dauka. Aurreko kopuru honi dagokion BEZa gehituko zaio (gaur egun %21). Horrenbestez, kostu osoa %0,42koa izango da (%0,35 + BEZa) eta bezeroaren kontuan zordunduko dugu. Bezeroak beren beregi besterik esan ezean, kopuru hori ordaintzeko zorroaren fondoetako partaidetzak berehala salduko dira. Halaber, hiru maiztasun hauen artean aukeratu ahal izango du bezeroak kobratzekeko: hiru hilean behin, sei hilean behin eta urtean behin.

Honako Zerbitzu hau ordaintzeak barne-kostu askoz merkeagoak dituzten fondoak erabiltzeko aukera ematen du. Hala, Fondoen Sozietate Kudeatzaileen komisioetan prezio txikiagoak lor ditzakegu.

 

Hiru hilean behin Zerbitzuaren bilakaerari buruzko unean uneko zerbitzua dago zure esku

Zure zorroari buruzko txosten osoa jasoko duzu, hurrengo alderdiekin:

  • Analisia, merkatuaren egoerari buruzko iruzkinak eta aurreikuspenak.
  • Zure zorro delegatuan egindako mugimenduak eta aldaketak. Gainera, erabaki horiek hartzera eraman duten arrazoiak argudiatuta agertuko dira.
  • Zorroaren osaera, fondoak eta horietako bakoitzak zorroaren barruan duen pisua zehaztuta.
  • Zorroaren hiruhilean behingo errentagarritasuna eta kontratatu zenuenetik metatutakoa.

 

Gainera, hilean behin* honako alderdiak dituen txostena jasoko duzu:

  • Gako ekonomikoak, egoera makro-ekonomikoaren eta merkatuen laburpenarekin batera.
  • Errentagarritasunei buruzko informazio orokorra.
  • Egindakoaren eta aurreikuspenen inguruko iruzkinak.

* Hiru hilean behingo txosten osoa bidaltzen den hiletan izan ezik.

Menú de pie de página

Cookieen ezarpenak

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-ohituretatik (adibidez, bisitatutako orrialdeak) abiatuta landutako profil batean oinarrituta.

Cookieen erabilera konfigura dezakezu, uko egin diezaiokezu, edo informazio gehiago lor dezakezu hari buruz.

Pribatutasun-lehentasunen zentroa
Zure pribatutasuna

Webgune bat bisitatzen duzunean, webguneak informazioa gorde edo berreskura dezake nabigatzailean, cookie gisa batez ere. Informazio hori zuri, zure lehentasunei nahiz zure gailuari buruzkoa izan daiteke, eta webguneak espero bezala funtziona dezan erabiltzen da nagusiki. Informazioak, normalean, ez zaitu zuzenean identifikatzen, baina web-esperientzia pertsonalizatuagoa eskain diezazuke. Zure pribatutasuna errespetatzen dugunez, cookie-mota batzuk baztertzea erabaki dezakezu. Kategorietako izenburu desberdinetan klik egin dezakezu informazio gehiago lortzeko eta gure konfigurazio lehenetsia aldatzeko. Hala ere, cookie-mota batzuk blokeatzeak eragina izan dezake webguneaz izango duzun erabilera-esperientzian eta baita eskain diezazkizukegun zerbitzuetan ere.

Cookie teknikoak
Inaktiboak Beti aktiboak

Cookie hauek beharrezkoak dira webguneak ondo funtzionatzeko, eta ezin dira gure sistemetan desaktibatu. Oro har, zerbitzuak eskatzean egindako ekintzei erantzuteko bakarrik konfiguratzen dira, hala nola zure pribatutasun-lehentasunak ezartzea, saioa hastea edo inprimakiak osatzea. Zure nabigatzailea konfigura dezakezu cookieak blokeatzeko edo haiei buruz abisatzeko, baina webguneko eremu batzuek ez dute funtzionatuko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko informaziorik biltegiratzen.

Analisirako cookieak
Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek aukera ematen digute orrialdearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta analisia egiteko eta, zehazki, bisitak eta trafiko-iturriak zenbatzeko, gure webgunearen errendimendua ebaluatu eta hobetu ahal izateko. Bisita gehien edo gutxien izandako orrialdeak zein diren eta bisitariak non ibiltzen diren jakiten laguntzen digute. Cookieek jasotzen duten informazio guztia agregatua da eta, beraz, anonimoa. Cookie hauek erabiltzeko aukerarik ematen ez baduzu, ez dugu jakingo noiz bisitatu zenuen webgunea, eta ezin izango dugu ebaluatu ondo funtzionatu zuen ala ez.

Pertsonalizaziorako cookieak
Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek aukera ematen dute webguneak funtzionaltasun eta pertsonalizazio hobeak eskain ditzan, eta aukera ematen diote erabiltzaileari bere terminaleko hainbat irizpideren arabera aurrez definitutako ezaugarri orokor batzuekin zerbitzuan sartzeko, hala nola hizkuntza, zerbitzuan sartzeko erabiltzen den nabigatzaile-mota, zerbitzuan sartzen den eskualde-konfigurazioa, etab. Gure enpresak edo gure webguneetan txertatutako zerbitzuak dituzten kanpoko hornitzaileek ezar dezakete cookie-kategoria hori. Cookie hauek erabiltzeko aukerarik ematen ez baduzu, baliteke zerbitzu hauetako batzuek ez funtzionatzea.

Publizitate cookieak
Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek publizitate-cookie estandarrak nahiz portaerazko publizitate-cookieak barne har ditzakete. Lehenengoak publizitate-espazioak modu eraginkorrean kudeatzeko aukera ematen dutenak dira, esaterako, argitaratutako edukia edo iragarkiak bistaratzeko maiztasuna. Bigarrenak gure publizitate-bazkideek gure webgunearen bidez ezarritakoak dira. Cookie hauek erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa biltzen dute, beren nabigazio-ohiturak jarraitutasunez behatuz, eta horrek profil espezifiko bat garatzeko aukera ematen du, profil horren arabera publizitatea erakusteko. Cookie hauek onartzen ez badituzu, zuzendutako publizitate gutxiago ikusiko duzu.